Jarduera eta zerbitzuakSarbide mekanikoakEskailerek, arrapala mekanikoek eta igogailuek hiriguneetan oinezkoen irisgarritasuna modu eraginkorrean hobetzeko aukera ematen dute. Izan ere, sarritan, maila handiko maldak egoten dira. Injelan, SL aintzindari izan zen aire libreko eskailera eta arrapalen diseinuan. Lehenengo proiektatutako eskailera mekanikoak 2.001ean Eibarreko Urki auzokoak izan ziren. Geroago nabarmen igo da proiektatutako eta zuzendutako instalazioen kopurua Gipuzkoan (Andoain, Eibar, Elgoibar, Donostia, Getaria,...), Bizkaian (Barakaldo, Ermua, Muskiz, Ortuella, Portugalete,...) eta baita Katalunian ere. Gaur egun instalazio berrien ezarketan jarraitzen da. Azkenaldi hontan, igogailu publikoen diseinuari hasiera eman zaio, Injelan, SLk Andoain, Donosti eta Hernanin eraikiak dituelarik. Lau eraikitzen hasiak daude eta beste lau laister eraikitzen hastekoak. |