Kalitate politika
“Injelan, S.L.”ren helburu estrategiko nagusia ingeniaritza mailan ertaina eta ingurunean erreferentea izatea da. Ingeniaritza Zibil, Eraikuntza eta Hirigintza zerbitzuak eskaintzen dizkie halakoak eskatzen dituzten Administrazio Publiko, Enpresa Pribatu eta baita Partikularrei ere. Erakundeak emandako zerbitzuen kalitatea ziurtatzen du, eta neurriak jartzen ditu bezeroen eskakizunak erabat bete daitezen eta, horrekin batera, enpresak adostutako lege eta arau baldintzak ere bete daitezen. Era berean “Injelan, S.L.” enpresak ingurunea babesteko eta kutsadura aienatzeko ahaleginak egingo dituela hitz ematen du. Horretarako indarrean diren lege eskakizunak beteko ditu eta, enpresak berak ingurunea babesteko onar ditzakeen beste batzuk ere bai.
Horretarako honako ildo hauek ezarriko ditu:
- Garapen prozesu etengabean arituko den kudeaketa sistema ezarriko du. Egindako lanaren kalitatea eta bezeroaren eskakizunekiko arreta indartuko da horrela. Era berean, kudeaketa praktikak ezarriko ditu, jokabidearen kontrola eta hobekuntza etengabea ahalbideratzeko, bai kalitateari bai inguruneari dagokienez, eta erakundeari errentagarritasuna hobetzen lagundu dezaiokena.
- Lan esparru berriak sortuko dira, are zerbitzu osoagoak eskaintzeko, dependentzia gutxiagorekin eta bezeroen arreta are malguagoa erakutsiz.
- “Injelan, S.L.”ko profesionalen prestakuntza bultzatuko da, baita beren lanarekiko poztasuna ere.
Politika honen helburu nagusia ekintza guztietan bikaintasuna lortzea da. Horretarako zuzendaritza, bai teknologi mailan eta bai langileen formakuntzan, bere eskura dauzkan baliabide guztiak jarriko ditu.
“Injelan, S.L.”ko profesional guztiek eurek lan egiten duten jarduera ezberdinetan kudeaketa politika betetzeko konpromisoa hartua dute.
|