Jarduera eta zerbitzuak

Ingurumena

Injelan, SLn egiten ditugun lan guztietan ingurumena beti presente badugu ere, hemen, aspaldiko urte hauetan Foru Aldundirako eta Gipuzkoako Udaletarako egin ditugun lanak nabarmendu nahi ditugu: hondakin solidoen hondakindegi kontrolatuak eta antzinako hondakindegi eta harrobien birgaitzea.   

Askotariko lanak egin ditugu; besteak beste, hondakindegiak proiektatu, itxi, zigilatu eta birgaitu. Horretarako, sistema eta baliabide tekniko ugari erabili ditugu; kasu batzuetan, guk geuk garatutakoak, eta betiere, hondakindegi motaren (hiri hondakinak, bizigabeak, industrialak…) eta problematikaren araberakoak.