Nor gara

Taldeak eta baliabideak

Injelan, SL enpresak diziplina anitzeko taldea du gaur egun, eta honako hauek osatzen dute:

• Bide, ubide eta portuetako 3 ingeniari
• Arkitekto 1
• Industria ingeniari 1
• Nekazaritza ingeniari 1
• Obra publikoetako 3 ingeniari tekniko
• 6 proiektugile eta delineatzaile
• Administrari bat

Injelan, SL enpresaren gaitasuna giza taldearen esku dagoela ikusita, garrantzi handia ematen diogu prestakuntzari. Hala, ikastaroetan eta enpresaren jarduerarekin lotutako bilera teknikoetan parte hartzen dugu.
Giza talde honen jarduera baliabide informatiko garrantzitsuek indartzen dute. Horiei esker, hainbat lan fase garatzen dira, besteak  beste, diseinua, kalkulua, delineazioa eta edizioa.
Injelan, SLk beste erakunde eta profesional batzuen lankidetza du, eta hala, bere gaitasuna handitzen eta osatzen du.

Injelan, SLk, UNE-ISO-9001:2008 arauaren baldintzak betetzen dituen Kalitate Sistema bat dauka ezarrita, 2.007ko uztailaren 20an AENOReko ziurtagiria lortu zelarik. Pasa den 2.010eko apirilaren 16an, Injelan, SLk arrakastaz lortu zuen AENORen berrikuntza auditoretza.

2.009 urtean zehar, Kalitate Sistemarekin batera, Injelan, SL UNE-EN-ISO-14001:2004 arauaren arabera ingurugiroaren kudeaketa Sistema bat aritu da ezartzen, kudeaketa Sistema Baterabildu bat lortu ahal izateko. Pasa den 2.010eko apirilaren 16an eskuratu zuen dagokion ziurtagiria AENORen eskutik.